DEMA, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua eta Prestakuntza Sailera atxikia, zerbitzu aukera berri bat sortu du langabeentzako doako teleprestakuntza ikastaroen bidez.
Norbere bere ordenagailutik, edota edozein informatika gunetik, enpresetan eskari handiko 55 ikasgai baino gehiago lantzeko aukera izango dute ikasleek.
Programak berak, berezko bitartekoen bidez, auto-ebaluaziorako aukera ere ematen du, bai eta jarraipen eta tutorizazio pertsonalizatuko aukera ere. Ikastaro bakoitzak dagokion parte hartze ziurtagiria du.
Informazio gehiago: http://www.demacampus.com
|