Durangaldeko Behargintza lankidetzan aritzen da eskualdeko Hezkuntza Arautuko Zentroekin, Heziketa Zikloetako eta Batxilergoko ikasleak lan munduan sartzen laguntzeko. .
Horretarako, urtero-urtero deialdi bat egiten du Ikastetxeetan, nahi duten azken kurtsoko ikasleei Enplegu Zerbitzuei buruzko Jardunaldiak egiteko aukera ematen die eta Enplegua Bilatzeko Erremintak eskaintzen.
Jardunaldi horiek ikastetxe bakoitzeko irakasleekin lankidetzan antolatzen dira, helburu bikoitza lortzeko: :
Gai honekin lotuta ikastetxean garatzen diren hezkuntza jardueretara egokitzea.
Hezkuntza espezialitate bakoitzarentzako berezko erantzuna ematea.