Behargintza > Prestakuntza > Ikasteko Bitartekaritza Zerbitzua
 

Durangaldeko Behargintzak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin lankidetzan, lan ildo berri bati ekin dio eskualdean Ikasketarako Bitartekaritza Zerbitzuarekin.

 

 


  • Helburua : Ikasketa bizitza osoan garatzea eta hedatzea.
  • Nori zuzendua : Durangaldeako 25 urtetik gorakoak
  • Zerbitzu hau honako hauei eskaintzen zaie:

    Pertsonei

    Durangaldeako ikasketa aukera guztiei buruzko INFORMAZIOA, honako helburu honekin:

    • Laneratzea erraztea
    • Garapen pertsonala sustatzea
    • Gizarte integrazio handiagoa lortzea

    Banan-banako eta kalitatezko AHOLKULARITZA eta ORIENTAZIOA, bakoitzaren interes, iaiotasun eta ezagutzen araberakoa, pertsona bakoitzaren prestakuntza ibilbidea behar bezala definitzeko.

    Prestakuntza Erakundeei

    Datu base gaurkotua SORTZEA, eskualdeko prestakuntza informazioa modu koordinatuan jasoko duena, eskaintza formala, informala eta ez formala aintzat hartuz.

    Elkarteei

    Eskualdeko erakundeek eta taldeek antolatzen dituzten jardueren BERRI EMATEA.

Informazio gehiago: www.hiru.com/ikasgida

 
 
 
 
 
     

Harremanetarako:  

Tfnoa:  

Harremanetan jartzeko

94 623 25 22