| |
Koordinazio mahaia 2002.enean sortu zuten, arriskuan dauden haurren sareko laguntza hobetzeko, horren inguruan lan egiten duten profesional guztien arteko lankidetzan. Gaur egun, honako hauek daude ordezkatuta: Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak eta GHET, hezkuntza eremua Berritzeguneren eskutik, Eskualdeko Osakidetzaren Osasun Zentroak eta Durangoko Epaitegia.
Hauek dira mahaiaren helburuak:
- Zaintzaren eta arrisku adierazleen bidez adin txikikoen garapen egokia zailtzen dituzten adierazleak prebenitzea.
- Garaiz egitea diagnostikoa, sentsibilitatearen eta ezagutzen areagotzeari esker.
- Esplorazio egoki bat egitea, akatsen erruz galerak egon ez daitezen.
- Esku-hartze aukerak proposatzea.
- Laguntza bitarteko eta materialak erraztea, datu bilketa egokia egin ahal izateko.
- Osasun, hezkuntza eta haurrak babesteko profesionalen parte hartzea erraztea, tratu txarren eta abandonatze kasuetan.
- Osasun eragile horiek zer-nolako esku-hartzea izan behar duten zehaztea.
- Lehen mailako diziplina anitzeko taldeak sustatzea.
|
|