 |
| |
|
|
| |
SENTSIBILIZAZIO-EKINTZAK
|
|
| |
 |
Populazioaren bilakaera dela bide, gure gizartean
dauden hirugarren adineko pertsonen hazkundea ageri-agerian
jarri da. Gehienak euren etxebizitzetan modu independentean
bizi dira eguneroko bizitzako jarduerak modu egokian garatzeko;
hori dela eta, ez dute inolako laguntzarik behar. Hala ere,
hirugarren adinekoen artean, gero eta kopuru handiagoa dago
oso nagusia izanik, zaintza behar dutenak.
Mendeko pertsona horiek eta euren familiek gizarteko aintzatespena
eta laguntza eskatzen dute, eta azken urteotan talde hauei
buruzko informazioa areagotu arren, erkidegoaren ingurua nabarmendu
behar da, batik bat, zahartzaroaren, mendeko hirugarren adinekoen
eta euren familien aurrean gizarte-sentsibilizazioa lortzeko.
|
|
|
| |
HELBURU NAGUSIA
- Gizartean hirugarren adinekoekin, mendekotasunarekin, zaintzaile
eta familiarekin zerikusia duten ideiak, sinismenak eta ezaugarriak
aldatzeko jarduerak gauzatzea.
- Mendeko hirugarren adinekoei eta familia laguntzaileei laguntza
emateko gizarte- eta familia-sareak sortu eta horiei eustea.
- Mendeko pertsonak, eta, bereziki, dementzia duten pertsonak
etengabe zaintzearen ondorioz sortzen diren ondorio fisiko, psikiko
eta gizartearekin lotutakoak azaltzea.
EZAUGARRIAK
- Erkidego guztian zehar egindako oroitzapen-ekitaldiak, prestakuntza-
eta informazio-ekitaldiak, edo talde zehatzei zuzendutako ekitaldiak,
besteak beste, hitzaldiak, eztabaidak, mahai-inguruak, zinema-forumak,
baliabide zehatzetara egindako bisitak, etab.
- Erantzukidetasuna eta familiako laguntza bultzatzeko kanpaina
zehatzak hedatzea informazio-liburuxken, triptikoen edo bereziki
diseinatutako ikus-entzunezko materialen bidez.
- Gaixoekin eta familia zaintzaileekin batera pasatu diren esku
hartzeko programak zabaltzea, esaterako, prentsaurrekoak, irrati
eta telebistako programak, mendekotasunarekin eta familia zaintzaileekin
zerikusia duten kongresuetan eta foroetan ahoz edo idatziz komunikazioa
egitea.
|
|
| |
IZULI |
|
| |
|
|
|
 |