 |
| |
|
|
| |
1. MENDEKO HIRUGARREN ADINEKOAK ZAINTZEN DITUZTEN
FAMILIAK PRESTATZEKO AZPIPROGRAMA
|
|
| |
 |
Bizi-itxaropenaren luzapena dela medio, mendeko hirugarren
adinekoen kopurua areagotu da. Durangaldean, familia da zalantzarik
gabe zaindu eta arreta eskaintzen dion talde arduradun nagusia.
Hori dela eta, beharrizan berriak eragin ditu familiaren barruan,
besteak beste, prestakuntza- eta informazio-beharrizana.
HELBURU NAGUSIA
Mendeko pertsonen familiei prestakuntza eta informazioa ematea
mendekotasunaren ondoriozko alderdi nagusiei buruz, pertsona
horiek zaintzeko beharrezkoak diren ezagutzak eta baliabideak
eskuragarri izan ditzaten.
|
|
|
| |
EZAUGARRIAK
- Durangaldean dauden mendeko hirugarren adinekoak zaintzen dituzten
familientzat da.
- Mendekotasunak pertsonaren eremu ezberdinen gain eragina duela
aintzat hartuta, programan alderdi ezberdinak jorratuko dira,
hala nola, mendekotasunaren kontzeptua, garapena, elikadura-nahasteak,
ultzerei aurrea hartzea, portaera eta komunikazioaren aldaketak,
mobilizazioak, etxebizitzaren egokitzapena, lasaitzeko entrenamendua,
etab.
- Programa talde murriztuetan garatuko da, hain zuzen ere, 10-15
pertsonen artean.
- Astero egingo diren 12 saio ditu gutxi gorabehera, 2 orduko
iraupenarekin; hala ere, ordua eta eguna zehaztu egin behar dira.
- Doakoa da.
ARGIBIDEAK JASO ETA IZENA EMATEKO
|
|
| |
ITZULI |
|
| |
|
|
|
 |