Adineko Pertsonen dinamizazio saila> Komunitate mailako programak
  1. Prestakuntza, hezkuntza eta kultur programak
    - Kultur Gela Ibiltariak
    - Adineko Pertsonen Abesbatzen arteko sariketa
    - "Unibertsitateko Aisialdi Kulturala" programa
  2. Gorputz eta kirol jarduerak
    - Mendi ibilbideak
    - Pertsona adinduentzako gimnasia topaketa
  3. Jarduera okupazionalak eta olgatzeko jarduerak
    - Bidai kulturalak
 
  PRESTAKUNTZA, HEZKUNTZA ETA KULTUR PROGRAMAK  
 

 

  • Adineko pertsonen intereseko gaiak jorratzeko eta lantzeko gune bat eskaintzea, bai eta kultur adierazpenez (musika, pintura, eskultura.) gozatzeko ere
  • Pertsona adinduen aisialdia modu eraginkorrean erabiltzeko sentsibilizatzea, betiere haien hazkuntza pertsonalean sakontzeko
  • Pertsona adinduak komunitateko garapen kulturalaren parte hartzaile egitea, beraien esperientziaz eta denboraz baliatuz
  • Zaharren Egoitzak prestakuntza zentro izan daitezen lortzea, Adineko pertsonen interesak asetzen ahaleginduz, talde askotarikoa eta heterogeneoa dela ahaztu gabe
  • Abesbatza berriak sortzea sustatzea, bai eta kultur eta gizarte ekitalditan parte hartzea ere

Kultur Gela Ibiltariak

  • Udalerri bakoitzean eztabaida eta komunikazio espazioak eta elkarguneak izateko sortu dira, pertsona adinduek gizakiokin, gizartearekin eta kulturarekin lotutako gaiak jorratu ahal izateko (bisita kulturalak, erakusketak...)

Adineko Pertsonen Abesbatzen arteko sariketa

  • Adineko pertsonen Abesbatzak hainbat gizarte eta kultura ekitalditan parte hartzea sustatzea dute helburu, eta, aldi berean, zaletasun bereko pertsona adinduen arteko adiskidetze eta hartu-eman zirkuluak sustatzea

"Unibertsitateko Aisialdi Kulturala" programa, Deustuko Unibertsitatearekin lankidetzan

  • Unibertsitateko Aisialdi prestakuntza programa bat da eta honako interesak dituztenei zuzenduta dago:
    • Kultur ikuspegia zabaltzea
    • Gizakion balioetan sakontzea
    • Garapen pertsonalerako esparru berriak bilatzea
    • Aisialdia zaletasun berriekin aberastea

 
  -Gora-  
  GORPUTZ ETA KIROL JARDUERAK  
 

Helburu Orokorra

  • Gure gizartean zahartze kontzeptua hondatze eta pasibotasun garai gisa desmitifikatzea
  • Gimnasia taldeetan parte hartzen duten motibazio mailari eustea eta beste lagun batzuk honelako ariketak egitera animatzea

Edukiak

  • Pertsona adinduentzako gimnasia topaketak:
    • Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko 55 urtetik gorakoen gimnasia taldeak
  • Mendi ibilbideak
    • Udaberriko ibilbidea
    • Udazkeneko ibilbidea
 
  -Gora-  
  JARDUERA OKUPAZIONALAK ETA OLGATZEKO JARDUERAK  
 


Helburu Orokorra

  • Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko pertsona nagusien jakin-min kulturala eta beraien arteko harremana sustatzea

Edukiak

  • Bidai kulturala, honako ezaugarriokin:
    • Gutxi gorabehera astebeteko iraupena
    • Ibilbide kulturalak - Bisita gidatuak
    • Herri guztietako pertsona nagusiei zuzendua
    • Plaza kopurua mugatua

Argibideak jaso eta izena emateko

 
  -Gora-