Dementzia duten pertsonen tratamendurako estimulazio orokorraren teknika azterlan eta erakunde zientifiko ezberdinek gomendatu eta bermatu dute. Estimulazio orokorrari buruzko programak emaitza positiboak izan ditu dementzia duten gaixoekin izandako esperientziarik gehienetan eta, ez bakarrik ezagutza mailan, ezpada bizi-kalitatearekin zerikusia duten beste arlo batzuetan ere, hain zuzen ere, gizarteratzean, taldeko integrazioan eta eguneroko bizitzako jardueretan.