 |
Mendekotasunaren garapenean, zaintzailea prestakuntzaren beharrizan
berrietara egokitu eta horiei aurre egin behar die. Horregatik,
aldizka abian jarriko dira ezagutzak hedatu, egoera berriei
modu egokian aurre egin eta mendekotasunaren alderdi zehatz
eta garrantzitsuetan sakontzea ahalbidetzen dituzten mintegiak.
HELBURUAK
- Prestakuntza-ikastaroetan jorratu ez dituzten gai zehatzei
buruzko prestakuntza eta informazioa ematea.
- Prestakuntza-programetan eztabaidatu diren gaiei buruzko
prestakuntza zabaltzea.
- Aurreko urteetako prestakuntza-ikastaroetan parte hartu
dutenen artean topaguneak antolatzea.
|