 |
Dementzia duten pertsonen tratamendurako estimulazio
orokorraren teknika azterlan eta erakunde zientifiko ezberdinek
gomendatu eta bermatu dute. Estimulazio orokorrari buruzko
programak horrek emaitza positiboak izan ditu dementzia duten
gaixoekin izandako esperientziarik gehienetan eta, ez bakarrik
ezagutza mailan, ezpada bizi-kalitatearekin zerikusia duten
beste arlo batzuetan ere, hain zuzen ere, gizarteratzean,
taldeko integrazioan eta eguneroko bizitzako jardueretan.
HELBURU NAGUSIA
- Dementzia duten pertsonen kasuan, estimulazioaren bitartez
narriadura atzeratzea, ezagutza-gaitasun, gaitasun eragile,
emoziozko gaitasun eta harremanak izateko gaitasunei eutsi,
horiek berreskuratu edota garatzea.
- Inguru-giro ludikoa eskaintzea dementzia duten pertsonei.
- Durangaldean familiarentzako aisia-baliabide berri bat
sortzea, pertsona nagusia bere inguruan, familian eta gizartean
ahal den luzaroen integratuta izateko.
|