Durangaldeko Udaltalde 21 > Berriak
  Aste Berdea 2008  05/06/2008  
 
2008ko Aste Berdea ospatzeko antolatutako ekintzen egitaraua.

   
       
  Debabarrena, Durangaldea, Tolosaldea, Txorierri, Urola Garaia eskualdeetako eta Donostiako enpresak Tokiko Agenda 21ean txertatuko dira  05/05/2008  
 
Ihobek, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren Sozietate Publikoak, gaur goizean sei lankidetza hitzarmen sinatu ditu Debabarrena, Durangaldea, Tolosaldea, Txorierri eta Urola Garaiko eskualdeetako eta Donostiako Udaleko eskualde mailako garapen agentziekin eta behargintzekin. Horien bitartez, eta Tokiko Agenda 21en prozesuen esparruan, eskualde horietako Ekintza Planetan 36 euskal udalerritako enpresak txertatuko dira.
Hitzarmena «Tokiko Agenda 21ean udala-enpresa ekintza planak egitea» proiektuaren barruan biltzen da. Proiektu hori Esther Larrañagak zuzentzen duen sailak jarri zuen abian eta IHOBEk zuzenduko du, Iraunkortasunerako Udalerrien Euskal Sarearen, Udalsarea 21en, Idazkaritza Teknikoa den aldetik.


Ekimen horren helburu nagusia honako hau da: eragile industriala -batez ere ETEak eta MikroETEak- udalerri horietako eta dagokien eskualdeetako Tokiko Agenda 21en planetan sartzea, eta haiek partaidekide eta erantzukide egitea beren inguruko ingurumena hobetzen. Horretarako, estrategia eta programa zehatzak biltzen dituzten ekintza planak definitzea aurreikusi da. Estrategia eta programa horien helburua enpresek legeak betetzea izango da, baita beren ingurumen eragina murriztea, inplikaturiko pertsonak trebatzea eta eginiko ahaleginak gehiago aitortzea ere.


Adierazitako eskualdeetako garapen agentziek eta Behargintzek, gaur hitzarmena sinatu ondoren, honako konpromiso hauek hartu dituzte: alde batetik, dagozkien udal erakundeekin lankidetzan aritzea Tokiko Agenda 21en bildutako udalen eta enpresen arteko udal planak egiteko eta, aldi berean, udalaren eta enpresen arteko eskualde plan bat beren gain hartzea, dagokien ingurumen politikaren barruan.

Bestalde, udal sinatzaileek honako hau berretsi dute hitzarmen hauek sinatuta: «Tokiko ingurumen alderdiak udalaren eta enpresen arteko berariazko ekintza plan baten bitartez landu eta kudea daitezkeela, plan horietan bi eragileen arteko hurbilketa eta lankidetza bultzatuko duten estrategiak, programak eta ekintzak bilduta, guztiak garapen iraunkorraren alde».


Hitzarmen horrekin, Ihobek, Udalsarea 21 sarearen idazkaritza tekniko den aldetik, bere gain hartuko du adierazitako udala eta enpresen arteko harremanak bultzatzeko lana, baita udalerri bakoitzean abian jarritako iraunkortasun planak bultzatzekoa ere. Hori dela-eta, Ihobek 2007-2010 aldirako Ingurumen Esparru Programako 2002-2020 eperako Garapen Iraunkorrerako Euskal Ingurumen Estrategian bildutako helburuen arabera koordinatuko eta zuzenduko du proiektua, baita Udalsarea 21en 2006-2009 Plan Estrategikoko helburuen arabera ere