Durangaldeko Udaltalde 21 > Zer da Durangaldeko Udaltalde 21
 

DURANGALDEKO UDALTALDE 21
Durangaldeko Udaltalde 21 udalerri desberdinez osatutako lan-talde bat da. Helburu du Tokiko Agenda 21 ezartzea eta, horretarako, taldekako lanaren onurak aprobetxatzen dira.
Durangaldeko Udaltalde 21 osatzen dute Eusko Jaurlaritzak (IHOBE), Bizkaiko Foru Aldundiak eta hurrengo udalerriek: Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Garai, Iurreta, Izurtza, Mañaria, Otxandio eta Zaldibar.
Durangaldeko Udaltalde 21ek dihardu hurrengo puntuak koordinatzen, sustatzen eta dinamizatzen:

  1. Tokiko Agenda 21 (Diagnostikoa, Ekintza Plana eta ekintzen ezarpena)
  2. Tokiko Agenda 21 Eskolakoa
  3. Partaidetza (Foroak, iradokizun-postontzia, web...)
  4. Sentsibilizazio kanpainak
  5. Kanpo finantzaketa
  6. Politiko- eta teknikari-prestakuntza
  7. Kolaborazioa herrien artean
  8. Albiste-argitalpena
  9. etab.
Udaltalde 21
Udaltalde 21

 

 

UDALSAREA 21
Iraunkortasunaren aldeko udalerrien sarea (Udalsarea 21) osatzen dute EAEko 165 udalerrik, Eusko Jaurlaritzak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Aldundiek eta EUDELek. Helburu du udalerri guztietako ekintzak koordinatzea, bideragarri egiteko Ekintza Planen ezarpen prozesua.

Udalsarea 21
Udalsarea 21