Durangaldeko Udaltalde 21 > Zer da Tokiko Agenda 21
 

Tokiko Agenda 21 tresna da udalek ezartzeko Garapen Iraunkorra udalerrian. Horretarako, ondoren azaldutako ezaugarriak ezinbestekoak dira:

  • Errespetua ingurumenari eta berenonen biziraupenari (Ingurumen Iraunkortasuna)
  • Justizia sozial edo berdintasun-beharrizana (Iraunkortasun Soziala)
  • Oreka ekonomikoa (Iraunkortasun Ekonomikoa)

Garapen Iraunkorraren alde lan eginda, bizi-kalitatea hobetzen da gaur egun eta etorkizunean.

Ezarpen prozesua:

  1. DU21en eraketa.
  2. Atxikimendua Aalborgeko Gutunari eta Euskal Herriko Jasangarritasunerako Konpromisoari
  3. Diagnostikoa: ikerketa udalerriko egoerari buruzkoa. Helburua ezagutzea da herriaren potentzialtasunak, aukerak, mugak eta mehatxuak. Diagnostikoan jasotako emaitzen arabera, helburuak finkatzen dira.
  4. Tokiko Ekintza Plana (TEP):
    1. Ekintza Plana burutzeko programa: definitu lerro estrategikoak helburuak betetzeko.
    2. TEPen behin betiko aprobazioa
    3. TEPen ezarpena
  5. Jarraipena
    1. Diseinatu adierazle sistema bat ingurumenaren egoera eta TEPeko ekintzen ezarpena kontrolatzeko
    2. Osatu Jarraipen Plan bat TEPeko ezarpen prozesua kontrolatzeko ardurak ezartzeko
    3. Balorazio prozesua burutu ezarritako helburu eta emaitzen arteko balantzea egiteko. Horrela, arazoak identifikatu ondoren, prozesua optimizatu ahal izateko.